Reply To: 1go Foroa

#1082
andercs
Participant
Kaixo eta eskerrik asko lehen modulu honengatik eta foro hontan elkarbanatzen ari zareten iritziengatik, oso interesgarriak dira. Nere ustetan eta zoritxarrez, dirua da gure eguneroko bizitzaren ardatza, lana egitera behartzen gaituena eta gure bizimodua, eraikitze soziala eta garapena baldintzatzen dituena. Sistema kapitalistan hazi eta hezi garenontzat oso zaila dirudi bere eskemetatik kanpo egotea eta hori da sistema honek duen ezaugarri gogorrenetako bat: hortik kanpo ezin bizitzearen irudikeria hori. Ideia hori haustean dago gakoa eta nahiz eta argi egon posible dela irtetea, erronka handia da. Hori gutxi bada ere, azken urteetan sortutako teknologiek eta diruaren mugitze azkarrerako aplikazioek diruaren desbirtuazioa gauzatzen lagundu dute eta diru metalikoa ez manejatzeak irrealtasun puntu bat ematen dio; hala ere, nahiz eta praktikotasuna eman, dirudienez inongo desabantailik gabe, argi dago gure kontsumo ohiturak deskubritzeko eta sistema kapitalistan sakontzeko tresna oso eraginkorra dela. Ildo hontatik, sistema kapitalistak bultzatzen du aberastasuna dugun ondasun materialean kuantifikatzea, gure salerosteko gaitasunean, zenbat eta gehiago eduki boteretsuago izan gaitezkeen ideia bultzatuz. Baina noski, eta eskerrak, hori ideia irreal bat besterik ez da, gure ongizatea bermatzen duen aberastasuna gustoko ditugun ekintzak, tokiak eta giza-harremanak garatzea da, besteak beste. Eskerrik asko eta besarkada bat. #1082