Reply To: 2. Foroa

#1344
Arane
Participant
Finantza sistematik ez zaizkit gauza asko gustatzen, batzuk aipatzearren: - Transparentzia eza, bezeroekiko, produktuak eskaintzerako orduan argiak ez direlako saltzen dizkiguten produktuekin, azaltzen dizkiguten gauza asko ere zailak dira ulertzeko pertsona askorentzako, kasu askotan ez ditugu ezagutzen hitz teknikoak eta ez dizkigute azaltzen. - Transparentzia eza ere dirua inbertitzen dugunean edo bankuan sartzen dugunean. Ez dakigu nora doan edo zer finantzatuko duten gure diruarekin. - Komisioak, askotan guk jakin gabe kobratzen dizkigut. Nahiz eta kontraesankorra dirudien, askotan diru gehien dutenei, komisio baxuagoak kobratzen dizkiete. - Espekulazioa, eskaintzen duten produktu guztiekin espekulatzen da egun, horrek ekarri ditzakeen ondorio guztiekin. Esandako guztiagatik uste dut ezin dugula etikotzat jo finantza sistema. Finantza etikoen lorpen haundi bat, alternatiba bat dela esango nuke, eta hori oso garrantzitsua da, finantza sistema klasikoari alternatiba bat egotea beharrezkoa da. #1344