Deskribapena
“Nazioarteko ikastaro birtuala – FINANTZAZ HARATAGO: Finantza Etikoak eta Alternatiboak” ikastaroa gizarte euskaldun eta globalari zuzenduta dago, finantza etiko eta alternatiboen inguruan sentsibilizatzeko. Modu partehartzailean egin dugu ikastaro hau, eta edukia pertsona guztientzat erraza eta eskuragarria izan dadin garatu dugu.
Finantza etikoak gizartea eraldatzeko tresna dira, eta horrela islatu nahi izan dugu hemen. Ikastaroan, diruaren jatorria eta finantza etikoak munduan nola sortzen diren ezagutuko dugu; mikrokredituak eta sozialki arduratsua den inbertsioa zer diren aztertuko dugu; eta, amaitzeko, finantzetan eta arlo guztietan zeharkakoak diren edukiak ikusiko ditugu, begirada feminista eta justizia klimatikoa ardatz izanik.