Zer da plataforma?
Online prestakuntzarako web-aplikazio bat da, finantza-hezkuntza kritikoari buruzko ezagutza eta eztabaida kritikoak sustatzera bideratuta. Ildo horretako esperientzia positiboak ezagutarazteko helburua du, hegoaldean zein iparraldean.
Finantzaz Haratagok sustatzen ditu ikastaro hauek. munduko hainbat lekutan proiektuak etikoki finantzatzen laguntzen duten erakunde ugarirekin lankidetzan.
Nork egin dezake ikastaroa?
Ikastaro bakoitzean, norentzat zuzenduta dagoen informazioa ikusiko duzu.
Gela birtualera sartzeko, erregistratzeko inprimakian osatu zenuen erabiltzailea eta pasahitza erabili behar dira.
Nola sar naiteke plataforman?
Ikastaroetan sartzeko, gure ikastaro-plataforman erregistratu beharko zara erregistro-inprimaki hau betez; erregistratu ondoren, zuzenean matrikulatuta egongo zara ikastaroan.
Erregistratuta bazaude, saioa hasi beharko duzu erregistroan adierazi duzun helbide elektronikoa eta pasahitza adierazita.
Pasahitza ahaztekotan, “Pasahitza ahaztu zaizu?” orrialderako esteka jarrai dezakezu, eta erregistroan erabili duzun posta elektronikoko kontuan adierazi, eta esteka bat duen mezu bat bidaliko zaizu pasahitz berri bat adierazteko.
Nola egon naiteke eskainiko diren ikastaroen jankinaren gainean?
Emango diren ikastaroen eta plataformaren bestelako ekintzen berri izan nahi baduzu, eman izena gure buletinean edo jarrai gaitzazu gure sare sozialetan.
Nola jar naiteke harremanetan arazo teknikoak izanez gero?
Izena ematerako garaian edo ikastaroren batean parte hartzeko arazoren bat baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan 622 66 14 78 telefonoan edo info@finantzazharatago.org helbidean.