Deskribapena
“Nazioarteko ikastaro birtuala – FINANTZAZ HARATAGO: Finantza Etikoak eta Alternatiboak” ikastaroa gizarte euskaldun eta globalari zuzenduta dago, finantza etiko eta alternatiboen inguruan sentsibilizatzeko. Modu partehartzailean egin dugu ikastaro hau, eta edukia pertsona guztientzat erraza eta eskuragarria izan dadin garatu dugu.
Finantza etikoak gizartea eraldatzeko tresna dira, eta horrela islatu nahi izan dugu hemen. Ikastaroan, diruaren jatorria eta finantza etikoak munduan nola sortzen diren ezagutuko dugu; mikrokredituak eta sozialki arduratsua den inbertsioa zer diren aztertuko dugu; eta, amaitzeko, finantzetan eta arlo guztietan zeharkakoak diren edukiak ikusiko ditugu, begirada feminista eta justizia klimatikoa ardatz izanik.
Ikastaroaren plangintza
- 8 Sections
- 26 Lessons
- Lifetime
- ONGI ETORRI [*]
Ikastaroa apirilaren 19an hasiko da. Ordura arte, ataletako materialak ez dira erabilgvarri egongo.
2 - 1GO ATALA. Dirua eta denboran zehar izandako bilakaera.
Atal honetan, diruaren jatorria eta bere erabileraren espekulazio-funtzioa ezagutuko ditugu. Diruak dituen kolore guztiak erakutsi nahi ditugu, baita finantza-sisteman duen inplikazioa ere.
Esperientzia gisa aurkeztuko da Ekhilur. Euskal Herrian sortu berri den ekimen hori ezagutuko dugu. Moneta birtual honek tokiko diru-zirkuitu txikiak sortu nahi ditu, dirua hurbilekoa izan dadin eta espekulaziotik ihes egin ez dezan.
4 - 2. ATALA. Nire diruarekin ez: Finantza etikoen historia.
Atal honetan, finantza etikoen jatorria (Europan eta espainiar Estatu mailan), horiek sortzeko arrazoiak, uneko errealitatea eta etorkizunerako dituzten itxaropenak ezagutuko ditugu.
Estatu mailan, Fiare Banka Etikoa esperientzia aurkeztuko dugu. Bere jatorria, nola bultzatu zen eta etorkizunerako dituen itxaropenak ezagutuko ditugu.
4 - 3. ATALA. Mikrokredituak garapenerako finantza-tresna gisa.
Atal honetan mikrokreditua, metodologiak eta teoriak definituko ditugu, eta horien eragina aztertu eta dauden mito batzuk argituko ditugu.
Oikocreditek mikrokredituetan izandako bi esperientzia aurkeztuko ditu:
- CIDRES (Bolivia). Mikrofinantzaria. Nekazaritza-sektorean lan egiten du eta artisautza txikiko jarduerak bultzatzen ditu.
- Oikocredit Mexiko. Mexikon enpresa txiki eta ertainak mikrokredituaren bidez nola bultzatzen ari diren aztertuko dugu.
4 - 4. ATALA. Inbertsio Sozialki Arduratsuen Merkatua. Zer zerikusi du nirekin?
Atal honetan Inbertsio Sozialki Arduratsuak zer diren ikasiko dugu, haien jatorria eta bilakaera zein izan den eta nola eragiten diguten inbertitzaile partikular gisa.
Anesvad esperientzia aurkeztuko dugu, modu arduratsuan inbertitzen duen erakunde gisa.
4 - 5. ATALA. Finantza etikoak eta emakumeak. Ekonomia feministatik finantzak eraldatzen, Bizitza edo Kapitala.
Atal honetan, finantza etikoak aztertuko ditugu, ekonomia feministatik egin diren ekarpenetatik abiatuta. Emakumeek kreditua eskuratzerako garaian oraindik dituzten ezberdinkeriak aztertuko ditugu, eta emakumeek finantzetan duten eginkizunari buruzko gogoeta egingo dugu.
Finantzen inguruko emakumeen bi esperientzia aurkeztuko dira, bat Iparraldean eta bestea Hegoaldean.
4 - 6. ATALA. Elikadura Burujabetza eta Justizia Klimatikoaren aldeko borroka globala.
Ikastaroaren azken moduluan, elikadura burujabetzaren proposamenaren eta Klima Justiziaren aldeko borroka globalaren artean dagoen lotura estua ikertuko dugu, oro har. Horretarako, hasiera batean, berotze globalaren eta klima-aldaketaren kausak identifikatuko ditugu, eta arreta ingurumenarekin eta fisikoarekin lotutako alderdietan jartzeaz gain, arazo etiko eta politiko gisa aipatuko ditugu.
Lehen azterketa orokor horretatik abiatuta, gizarte-mugimenduen bizipenean oinarritutako proposamen alternatibo batean jarriko dugu arreta, eta, zehazki, Via Campesina nazioarteko mugimenduan dauden nekazarien erakundeetan. Giza eskubideak eta, bereziki, nekazarien eskubideak aitortu eta bermatzearen esparruan, Via Campesinak elikagaien burujabetza defendatzen du proposamen politiko gisa, eta agroekologia, berriz, justizia klimatikoaren aldeko borrokaren funtsezko printzipio gisa. Era berean, iraunkortasuna bultzatzen duten finantza etikoen aldeko ekimenak aztertuko ditugu.
Labore supermerkatu kooperatiboaren esperientzia ezagutuko dugu ere. Supermerkatu horretan, produktuek hiru baldintza betetzen dituzte: bertakoa, ekologikoa eta bidezkoa izatea, kontsumo-eredu ezberdin eta eraldatzaile baten aldeko lanean.
4 - AMAIERA [*]
Amaierako foroa
0
