Lege-ohar honek (aurrerantzean, “lege-oharra”) www.finantzazharatago.org atariko (aurreratzean, “webgunea”) zerbitzuaren erabilera arautzen du, zeina ELKARTASUNERAKO ELKARCREDIT ELKARTEArena baita (egoitza soziala: Kapelagile 2, 3. sol., 48005 Bilbo, BIZKAIA; IFK: G95204160).
Legeria
Oro har, ELKARTASUNERAKO ELKARCREDIT ELKARTEAREN eta webgunean dituen zerbitzu telematikoen erabiltzaileen arteko harremanak Espainiako legeriaren eta jurisdikzioaren menpe daude.
Aldeek berariaz egiten diote uko egokitu dakiekeen foruari, eta Bilboko epaitegi eta auzitegien mende geratzen dira kontratu-baldintza hauek interpretatzean edo gauzatzean sor daitekeen edozein gatazka konpontzeko.
Edukia eta erabilera
Erabiltzaileak badaki eta onartzen du webgune honetan sartzeak ez dakarrela inolako merkataritza-harremanik hastea ELKARTASUNERAKO ELKARCREDIT ELKARTEArekin.
Webgunearen titularra ez da identifikatzen bere kolaboratzaileek webgunean emandako iritziekin.Enpresak eskubidea izango du webgunean egokitzat jotzen dituen aldaketak egiteko, aurrez abisatzeko beharrik gabe. Hala, webgunearen bidez ematen diren eduki eta zerbitzuak aldatu, kendu edo gehitu ahal izango ditu, baita zerbitzu horiek aurkezteko modua edo zerbitzarietan duten kokapena ere.
Jabetza intelektuala eta industriala
Webguneetako edukiaren, diseinu grafikoaren eta kodeen jabetza intelektualeko eskubideak ELKARTASUNERAKO ELKARCREDIT ELKARTEAren titulartasunekoak dira, eta, horrenbestez, debekatuta dago, ELKARTASUNERAKO ELKARCREDIT ELKARTEAren idatzizko baimena izan ezean, eduki horiek erreproduzitzea, banatzea, jendaurrean jartzea, eraldatzea edo webguneetako edukiekin egin daitekeen beste edozein jarduera gauzatzea, baita iturriak aipatzen badira ere.Enpresaren webguneetan agertzen diren izen komertzial, marka edo bestelako ikur guztiak enpresaren jabeen jabetzakoak dira eta legeak babesten ditu.
Estekak (linkak)
ELKARTASUNERAKO ELKARCREDIT ELKARTEAren webguneetan agertzen diren esteken (linkak) helburua soil-soilik informatzea da, eta ezin dira gune horien inguruko iradokizun, gonbidapen edo gomendiotzat hartu.
Konfidentzialtasuna eta datuen babesa
2016ko apirilaren 27ko DBEOn ezarritakoa betetze aldera, ELKARTASUNERAKO ELKARCREDIT ELKARTEAk erabiltzaileari jakinarazten dio bere datu pertsonalei tratamendu automatizatua ematen zaiela, ELKARTASUNERAKO ELKARCREDIT ELKARTEAk bere buruarentzat sortua eta bere ardurapekoa. Tratamendu horren xedea da erabiltzailearekiko harremana mantentzea eta kudeatzea, eta informazioa ematea. Baldintza orokor hauek onartzen diren unean, ELKARTASUNERAKO ELKARCREDIT ELKARTEAk bere zerbitzuak emateko behar-beharrezkoak dituen zenbait datu eskatuko dizkio erabiltzaileari.
Fitxategien eta formularioen erregistroa
Erregistratzeko formularioa betetzea nahitaezkoa da webgunean ematen diren zenbait zerbitzu erabiltzeko.Erabiltzaileak eskatutako datu pertsonalak ematen ez baditu edo datuen babesari buruzko politika hau onartzen ez badu, ezin izango du datu pertsonalak behar dituzten promozioetan harpidetu, erregistratu edo parte hartu.
2016ko apirilaren 27ko DBEOn ezarritakoa betetze aldera, jakinarazten dizugu erabiltzaile gisa erregistratzen zarenean eskuratzen ditugun zure datu pertsonalak ELKARTASUNERAKO ELKARCREDIT ELKARTEAren jabetzako fitxategi batera sartuko ditugula (IFK: G95204160; helbidea: Kapelagile 2, 3. sol., 48005 Bilbo, BIZKAIA), eta ezarrita ditugula ekainaren 11ko 1720/2007 Errege Dekretuan zehaztutako segurtasun-neurriak.
Emandako datuen zehaztasuna eta egiazkotasuna
Erabiltzailea da emandako datu guztien egiazkotasunaren eta zuzentasunaren erantzule bakarra, eta ELKARTASUNERAKO ELKARCREDIT ELKARTEA horri dagokionez izan dezakeen edozein erantzukizunetik salbuetsita geratuko da.Erabiltzaileek bermatzen dute emandako datuak zehatzak eta egiazkoak direla eta indarrean daudela, eta datuok eguneratuta izateko konpromisoa hartzen dute.Erabiltzaileak onartzen du informazio osoa eta zuzena ematea erregistratzeko edo harpidetzeko formularioan.ELKARTASUNERAKO ELKARCREDIT ELKARTEAk ez du bere gain hartzen berak sortu ez dituen eta beste iturri bat adierazita duten informazioen egiazkotasunaren gaineko ardurarik; hortaz, ez du erantzukizunik izango informazio hori erabiltzeagatik sor daitezkeen balizko kalteen gainean.ELKARTASUNERAKO ELKARCREDIT ELKARTEAk bere webguneetako informazioa eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea izango du, eta informazio horretarako sarbidea mugatzeko edo ukatzeko aukera ere izango du.ELKARTASUNERAKO ELKARCREDIT ELKARTEAk ez du bere gain hartuko erabiltzaileak ELKARTASUNERAKO ELKARCREDIT ELKARTEAk emandako informazioan egon daitezkeen erroreen, akatsen edo gabezien ondorioz jasan dezakeen edozein kalte edo galeraren erantzukizunik, betiere informazio hori ELKARTASUNERAKO ELKARCREDIT ELKARTEtik kanpoko beste iturri batzuetatik ateratakoa bada.
Cookieak
www.finantzazharatago.org webguneak bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu bere zerbitzuak hobetzeko eta erabiltzailearen lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, haren nabigazio-ohiturak aztertuta.Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieak erabiltzea onartzen duzula ulertuko dugu.Edonola ere, erabiltzaileak nabigatzailea konfiguratzeko aukera du, halako artxiboak instalatzea ekiditeko.
Helburuak
ELKARTASUNERAKO ELKARCREDIT ELKARTEAren helburuak dira erabiltzailearekiko harremana mantentzea eta kudeatzea, eta informazioa ematea.
Adingabeak
Gure zerbitzuetako batzuk berariaz adingabeei zuzenduta badaude, ELKARTASUNERAKO ELKARCREDIT ELKARTEAk gurasoen edo tutoreen baimena eskatuko du horien datu pertsonalak biltzeko edo, hala badagokio, datuen tratamendu automatizatua egiteko.
Hirugarrenei datuak lagatzea
ELKARTASUNERAKO ELKARCREDIT ELKARTEAk ez dizkie erabiltzaileen datuak lagako hirugarrenei.
Datuak ikusteko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta horiei aurka egiteko eskubideak
Jakinarazpenak egiteko eta datuak ikusteko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko, lekualdatzeko eta horiei aurka egiteko, Interneteko www.finantzazharatago.org helbidera jo dezakezu, edo idatzi bat bidali, posta arruntez, ELKARTASUNERAKO ELKARCREDIT ELKARTEAri, DBEO erreferentziarekin (Kapelagile 2, 3. sol., 48005 Bilbo, BIZKAIA).Eskubide horiek baliatzeko zure nortasuna egiaztatu beharko duzu ELKARTASUNERAKO ELKARCREDIT ELKARTEAren aurrean. Horretarako, Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia bidali beharko duzu, edo zuzenbidearen arabera baliozkoa den beste edozein bide erabili.Dena den, zure erregistroko datuak webgunean bertan aldatu edo zuzendu ahal izango dituzu, aldez aurretik identifikatuta, zure erabiltzailea eta pasahitza erabiliz.
Segurtasun-neurriak
ELKARTASUNERAKO ELKARCREDIT ELKARTEAk legeak ezartzen dituen datu pertsonalak babesteko segurtasun-neurriak hartu ditu, eta bere esku dituen bitarteko eta neurri tekniko gehigarriak ezartzeko ahalegina egiten du, ELKARTASUNERAKO ELKARCREDIT ELKARTEAri emandako datu pertsonalak galtzea, gaizki erabiltzea, aldatzea, baimenik gabe eskuratzea eta lapurtzea saihesteko. ELKARTASUNERAKO ELKARCREDIT ELKARTEAk ez du bere gain hartuko sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboan gerta daitezkeen interferentzien, omisioen, etenaldien, birus informatikoen, matxura telefonikoen edo deskonexioen ondorioz gerta daitezkeen kalte edo galeren gaineko erantzukizunik, baldin eta ELKARTASUNERAKO ELKARCREDIT ELKARTEArekin zerikusirik ez duten kausengatik gertatu badira. Ez du bere gain hartuko, halaber, telefono-lineen akats edo gainkargen ondorioz edota Datuen Prozesuen Zentroan, Interneteko sisteman edo beste sistema elektroniko batzuetan izandako gainkargen ondorioz sistema elektroniko honetan sor daitezkeen atzerapen edo blokeoen ardurarik, ezta ELKARTASUNERAKO ELKARCREDIT ELKARTEAren kontroletik kanpo dauden hirugarrenek egin ditzaketen legez kontrako sarreren ondoriozko kalteen ardurarik ere.Nolanahi ere, erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun-neurriak inoiz ere ez direla erabat seguruak.
Onarpena eta baimena
Erabiltzaileak adierazten du datu pertsonalei buruzko baldintzen informazioa jaso duela, eta onartzen eta baimentzen duela ELKARTASUNERAKO ELKARCREDIT ELKARTEAk datu horien tratamendu automatizatua egitea, datu pertsonalak babesteko politika honetan adierazitako eran eta hemen zehaztutako helburuekin.Atarian emandako zerbitzu jakin batzuek baldintza bereziak izan ditzakete, datu pertsonalak babesteari buruzko zehaztapen espezifikoekin.