2. Foroa

1 mezu ikusten ari da (1 guztira)
  • Egilea
    Mezuak
  • #770
    Erabiltzailearen Abatarrazuzendaria
    Keymaster

    Ongi etorri online ikastaro honetako bigarren ataleko eztabaida-forora. Finantza etikoen ikastaro batean, ezinbestekoa da finantza-sistemari buruz hitz egitea, sistema hau beti egoten baita ahotan, baina gutxitan sartzen gara hobeto ezagutzera. Ikusi dugu finantza etikoak alternatiba bideragarria direla. Orain arte landutako guztiarekin, galdera hauek proposatzen dizkizuegu eztabaidatzeko:

    • Zer ez zaizu gustatzen finantza-sistematik, eta zer erreforma-proposamen egingo zenituzke?
    • Zergatik uste duzu ezin dugula “etikotzat” jo egungo finantza-sistema? Ba al dakizu finantza sistema tradizionalari aurre egiten dion ekimen etiko eta alternatiborik? Zure ustez, zein da finantza etikoen lorpenik handiena finantza sisteman?
    • Hitz egin dugu munduan ezberdinkeria ugari gertatzen direla; adibide bat jartzearren, ez dago krediturako sarbide bera munduko toki guztietan. Zeintzuk dira finantza-sistemak erreproduzitzen dituen desberdintasunen zergati nagusiak?
1 mezu ikusten ari da (1 guztira)
  • You must be logged in to reply to this topic.